XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oberena alkarteak daukan txistularien ikastolan ba dabiltz irurogei ikasle; Anaitasuna alkartean beste ainbeste, ikastoletan, ikastetxe ta abar.

Iruña`ko eresi etxean edo konserbatorioan Garai eraskasleak ere erakasten du.

Orain dala amabi urte San Fermiñetan asi ziran, urtero Euskalerriko txistulariak biltzen.

Naparroa`ko euskal dantzetan gizonik jakintsuena Patxi Arraras izango da.

Iruña`ko alkarte askori erakatsi die dantzatzen, batez ere Errikoetxean, Oberena, Mutiko Alaiak, Sección Fememinan eta abar.

Ba ditu bilduta irureun Naparroa`ko euskal dantzen doñuak.

Txistua jotzen 1927 urtean asi zan.

Bere ustez, dantza asko euskal ereslariekin batean galdu dira.

Txistulariak joan ezkero aiekin batean atzetik beste gauza asko galtzen dira.

Orain Iruña`n egiten dan lanari garrantzi aundia ematen dio Patxik.

Iruña`ko talde batzuek Naparroa`ko errien dantzak ikasten dituzte ta gero erri oietara dijoaz erakustera.

Erri oietako dantza asko nola galduak dauden, ikusirik nolakoak diran bertako semeak arriturik gelditzen dira.

Erronkarin, adibidez, Iruñsemeak erakutsi diete beren dantza zarra ta orain berak ikasten asiak dira.

Patxi Arraras`ekin giñala buruauste aundi batekin arkitu genuen.

Oroitzen zan, bera txikia zalarik ikusia zeukelako, Iruña`ko Madalena auzoan, San Lorenzo egunean larrain dantza nola egiten zan.

Dantza ondorean txurita beltz jaten zuten.

Orain dala berrogei ta amabost urteko kontuak dira.

Geroztik arront galdua zegoen.

Dantza orren eresia billatzen zebillen larritasun aundiakin.

Fermin Benanzio Salanueba gaiteruaren paperetan arkitu du azkenean.

Ondotik dantza berritzen errexa izango zaio.

Ingurutxoa da, Patxi Arraras`entzat Naparroa`ko euskal dantzen artean ezaugarriena.

1971`garren urtean, San Fermiñetan asi ziran Naparroa`ko dantzari ta abesbatzak biltzen.

An abestu zuten Agur Jauna, Iruñsemeak ezin dute aztu ta billera ori indartzera dijoaz.

Ezin deguna ulertu da nola leiken Iruña`ko konserbatorioak, 1971`garren urteko ikastaroaren bukaerako jaialdian dantza klasikoak eta flamenkoa agertzea (...).